Ekainaren 24an jokatuko dute Nahaste Borraste proba eta dagoeneko eman daiteke izena

Barren.eus 2022ko eka. 7a, 15:14

Bi urteko etenaren ondoren, bueltan da Kimetz elkarteak antolatzen duen Nahaste Borraste kirol proba. Aurrez izena eman daitekeela da berritasunetako bat. 19:00etan hasiko da Kalegoen plazatik.

Betiko formatua izango du probak, bizikletaz, zakua bizkarrean dutela eta korrika egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide bera. Oraingoz berritasun bakarra, izen ematea aurrez egin daitekeela da: HEMEN

Egunean bertan ere egongo da, baina, izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era. Antolatzaileek zehaztu dute Kalegoen plazan izango dela Kimetz elkartean beharrean, gauzak errazte aldera. Aurrez izena emandakoek egunean bertan jaso beharko dute dortsala, 18:30ak baino lehenenago. Elgoibar edo Mendaron lan egin edo bizi direnek baino ezin dute izena eman.

Jokatu zuten azken Nahaste Borrastean, 2019koan, 21 lagunek hartu zuten parte eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan dira azkarrenak, beste behin ere. Bederatzigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamalaugarren garaipena izan zen Lendinezentzat.

2022 06 06 nahaste borraste elgoibar zakuak b1 BARREN 2019

∞Azken urteetako irabazleak: