Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 07 jokin altuna elgoibarren caixabank masters 2020 udalaIrailaren 3an egingo duten Euskara ala Ezkara kirolean? izeneko jardunaldia aurkeztu dute. Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak, baina eliteko kirolariek ere hartuko dute parte euren bizipenen berri emateko, besteak beste, June Loidik, Jokin Altunak edo Xabi Prietok.

Kirolean zentratuko da 'Euskara ala ezkara' zikloko aurtengo jardunaldia: 'Euskara ala Ezkara kirolean?' izenburua izango duena. Aurreko urteetan baino goizago izango da, urrian egin beharrean irailean egingo baitute.

Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak? Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira kirol munduko hainbat lagun Elgoibarrera, irailaren 3an, zapatua. Goiz osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arte. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Udaleko Euskara Sailak antolatu dute aurtengo jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Hona prestatu duten egitaraua:

  • 9:30: ongi-etorria eta harrera-ekitaldia
  • 10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo.
  • 10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.
  • 11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia.
  • 11:30: atsedena
  • 12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.
  • 12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita.
  • 13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?
    • Xabi Prieto Argarate.
    • June Loidi Etxaniz.
    • Jokin Altuna Altuna.
    • Kazetaria: Joxe Mari Apaolaza Olea.
  • 14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia
  • 14:30: pintxo-bazkaria

• Izena emateko
Interesdunek Elgoibarko Izarran (943 741 626 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo Elgoibarko Udal Kirol Patronatuan (943 744 415 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) eman behar dute izena. Bi prezio zehaztu dituzte antolatzaileek: 15na euro ordaindu beharko dituzte pintxo-bazkarira geldituko direnek, eta 10na euro, bazkaltzen geldituko ez direnek. Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek ez dute ordaindu beharrik izango. Uztailaren 15a da izena emateko azken eguna.

  • Honako loturan datuak emanda egin daiteke IZEN-EMATEA

Antolatzaileek jardunaldian parte hartzera gonbidatuko dituzte kirolaren inguruan lanean dabiltzan hainbat lagun, besteak beste: Kirol elkarteetako lehendakari edota arduradunak, Eskola Kirola programako eragileak (ikastetxeak, guraso-elkarteak, e.a.), kirol-entrenatzaileak eta hezitzaileak, Udaleko kirol eta euskara arduradunak, kirola eta euskara bat eginda ikusi nahi duten euskaltzaleak, kirolari lotutako enpresa pribatuak; eta, orokorrean, kirolariak eta herritarrak.

2022 06 07 2019 10 21 europako kirol herri festa ekainak22 elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza