Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds 1Gorren arteko Espainiako areto futbol txapelketako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan Olaizaga kiroldegian.

Gorren Espainiako Kirol Federazioak antolatzen duen gizonezkoentzako Espainiako Areto Futbol Txapelketako sailkapen fasea da Elgoibarren jokatu dutena. Bost talde ziren parte hartzekoak, baina C.D.S. Málaga eta C.D.S. Coslada taldeek uko egin zioten parte hartzeari. Hala, hiru talde aritu ziren lehian: CDS Vila-Real, CDS Huelva eta CDPS Gigorraki. Azken hori, Gigorraki, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazio barruko kirol taldea da. Elgoibarren du egoitza eta herriko kirol instalazioak erabiltzen dituzte entrenamenduetarako, eta horregatik antolatu dute txapelketa Elgoibarren, Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.

Lehiari dagokionez, Huelvako taldea gailendu da Elgoibarko fasean. Andaluziarrek 0-8 irabazi zion Vila-Real taldeari eta 11-0 Gigorrakiri. Valentziarren eta gipuzkoarren arteko lehian 3-8 gailendu zen Vila-Real. Edonola ere, Elgoibarren lehiatu diren hiru taldeek lortu dute final-lauredenetako kanporaketara sailkatzea. Alcala de Henaresen (Madril, Espainia) jokatuko dituzte final-laurdenetako kanporaketak, uztailaren 9an eta 10ean. Gigorrakik Valentziako CDS Castellon Asorcas taldea izango du aurkari.

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds elgopibar olaizaga goitik

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds talde 1

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds talde 2 huelva

2022 06 04 gorren areto futbola Federacion española Ds vila real

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza