Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 02 mayi mujika el cainejo ultra asturias'El Cainejo' izenez ezagutzen den 54 kilometroko mendi lasterketa jokatu zuten joan den maiatzaren 22an Asturiasen, Europako Mendietan, eta Mayi Mujika izan zen azkarrena emakumezkoetan.

Desafio El Cainejo mendi lasterketa Espainian jokatzen duten mendi lasterketa "teknikoena eta alpinoena" da nazioarteko trail lasterketen elkartearen (ITRA) arabera, eta baita iraupen luzeko mendi lasterketetan aritzen diren hainbat mendi lasterketariren ustean ere. Izan ere, Europako Mendien bihotzean jokatzen duten probaren 52 kilometroko ibilbidea mendikateko gailur eta kanal esanguratsuenetatik igarotzen da, eta parte hartzaileek 5200 metroko desnibel positiboa gainditu behar dute, Zegama-Aizkorri maratoikoaren bikoitza ia. Guztira 160 lasterkari elkartu ziren Cain herrian zegoen irteeran, eta 15 orduko muga zuten ibilbidea osatu eta Cainen zegoen helmugara iristeko. Helmugara 86 antxitxikari bakarrik ailegatu ziren aipaturiko denbora muga tartean.

Belaunak ikututa dituela eta zalantza askorekin hartu zuen parte Mayi Mujikak, baina ezin hobeto moldatu zen probaren ibilbide gogorrera, eta 10 ordu, 7 minutu eta 55 segundo behar izan zituen amaitzeko. Emakumezkoetan azkarrena izateaz gainera, helmugara ailegatu zen seigarren lasterkaria izan zen. Eva Cruzek egin zuen bigarren emakumezkoetan, Mujikarengandik ordu bat eta 13 minutura. Gizonezkoetan Erlantz Zaldunbide iurretarra izan zen azkarrena (8.24:24), eta Asier Arza durangarrak egin zuen bigarren.

∞Lotura duten albisteak:

2022 06 03 mayi mujika el cainejo asturias arg jose luis malgor

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza