Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 02 2021 06 26 APOSTUA laroita iker odroa antxon dela arada azkenM barrenIkusmin handia sortu zuen iaz LaRoita kuadrillako Iker Odriak eta Antxon De La Aradak elkarren aurka jokatu zuten kirol erronkak, eta bigarren ekitaldia martxan dutela aurreratu dute.

"Iazkoa horren ondo irten zen, eta gu guztiontzat egun gogoangarria izan zela ikusita, urteroko ohitura bihurtu nahiko genuke erronka hau", azaldu du Iker Odriak. Berak irabazi zuen iaz erronka, baina aurten ezin izango du parte hartu. Uztailaren 2an, zapatua, egingo dute eta bi beharrean, hiru izango dira aurtengo lehiakideak: Antxon De La Arada, Ioritz Leiaristi eta Ivan Rogel. "Hasiera batean taldeka egitea ere pentsatu eta aztertu genuen, baina bakarka egingo dugu azkenean", azaldu du.

Iazko proba bera jokatuko dute: Mutrikuko portua, Elgoibarko plaza eta Karakate lotuko dituzte triatloian: igerian, bizikletan eta saltaka. Egun osorako egitaraua prestatzen ari direla azaldu dute. Eta iaz moduan, porra egin eta errifak saltzeko asmoa ere badute.

2022 06 03 laroita apostua kartela

∞Lotura duten albisteak:

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza