Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 29 durango gimnasia erritmikoa euskadi txap podiumGimnasia erritmikoaren Euskadiko Amateur txapelketa jokatu zuten domekan, Durangoko Landako Gunean, eta bi domina eskuratu zituen Uxue Etxeberria gimnasta elgoibartarrak, urrezkoa bata eta brontzezkoa bestea.

Eibarko Ipurua Gimnasia Erritmikako taldeko hamabost gimnastek hartu zuten parte Euskadiko txapelketan, aurrekoan Irunen jokatutako Gipuzkoako txapelketan sailkatzea lortu zutenek, alegia; eta horien artean zen Uxue Etxeberria. Bakarkako ariketan zein taldeka lehiatu zen gimnasta elgoibartarra, eta bietan igo zen podiumera. Bakarkakoan mazoekin aritu zen eta hirugarren puntuaziorik altuena eskuratu zuen bere ariketarekin. Brontzezko domina irabazi zuen.

Taldekakoan Nidia Olasolorekin batera aritu zen Etxeberria, jubenil B kategorian, eta lehen postua eskuratu zuten. Etxeberriak mazoak eta Olasolok pilota erabili zituen elkarrekin egin zuten ariketan.

2022 05 29 gimnasia erritmikoa euskadi txap durango podium etxeberria

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza