Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 28 boloak bergara jaurtialdia gipuzkoa txapGipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketako finala jokatuko dute zapatuan Azkoitiko Floreaga auzoan, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan iritsiko da San Migel taldeko Angel Ibarluzea.

Bergarako San Joxepe bolatokian jokatu zuten, aurreko asteburuan, Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketako bederatzigarren jardunaldia. Lasturreko Joseba Lazkano gailendu zen Bergaran, sei txirlo botata eta Floreaga taldeko Gorka Etxanizek egin zuen bigarren. Unai Loiola eta Angel Ibarluzea bolari elgoibartarrak 5. eta 6. postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, lau txirlo botata.

Bederatzi jardunaldi jokatu dituzte orain arte, horietako bi Elgoibarren, eta sailkapen guztiak erabakita lagako dituen final handia jokatuko dute orain bolariek. Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian izango da finala, zapatuan, ekainak 4, 17:00etaik aurrera.
Banakako sailkapen nagusian Asola Berri taldeko Iñaki Gojenola ageri da lehen postuan, sartutako 16 bolarekin eta 30 txirlo botata guztira. Angel Ibarluzea da sailkapeneko lehen elgoibartarra. San Migel A taldeko bolaria laugarren dago, sarutako 14 bolarekin eta 24 txirlo botata. Lehen hogei sailkatuen artean daude Xabier Loiola, Unai Loiola eta Jabier Osoro.
Taldekako sailkapenean San Migel A taldea dago lider, 96 punturekin. Asola Berri A taldea dago bigarren, 89 punturekin. Generokako sailkapenean San Migel A taldeko Aitziber Olaizola dago lehen postuan, 15 punturekin, Lastur B taldeko Amaia Kortak baino bat gehiago eta Asola Berri C taldeko Enara Montielek baino bi gehiago.

Azkoitiko finalaren ostean, Lehendakari Saria jokatuko dute Soraluzen, ekainaren 11n.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza