Gipuzkoako Kopa irabazi du Club Deportivo Elgoibarko gizonen bigarren taldeak

Barren.eus 2022ko mai. 30a, 19:23

Erregional mailako talderik onena izan da denboraldi honetan C.D. Elgoibarko gizonen bigarren taldea, Segura Goierri taldeari Gipuzkoako Kopako finala irabazi eta gero.

Azken jardunaldiko azken minutuetan lortu zuen erregionalak bere multzoko sailkapeneko lehen postuan amaitzea, eta hala, beste multzoko lehen sailkatuaren aurka jokatu dute Gipuzkoako Kopako finala, erregional mailako talderik onena zein izan den erabakitzeko. Elgoibartarrek eta segurarrek Tolosako Usabal futbol zelaian jokatu zuten finala, joan den zapatuan, eta 6-2 gailendu zen Elgoibar.

Hortaz, denboraldia amaiera ezin hobea eman diote denboraldiari, Gizonezkoen Gorengo Mailararako igoera lortzeaz gainera Gipuzkoako Kopa irabazita.

2022 05 28 cd elgoibar erreg txapeldun kapitaina GFF

2022 05 28 cd elgoibar erreg gipuzkoako txap tolosan

Honela ospatu zuten Kopa irabazi izana.