Igerikeketa Eguna egingo dute zapatuan Olaizagan

Barren.eus 2022ko mai. 25a, 15:45

Olaizaga kiroldegiko igerilekua gaztetxoz beteko da zapatu honean (maiatzak 28). Igeriketa eskolako kideez gainera, sei eta hamalau urte bitarteko dozenaka umek hartuko dute parte Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatzen duen Igeriketa Egunean.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko umeek hartuko dute parte, 10:00etatik aurrera. Txikienentzako jolasak prestatu dituzte Elgoibarko Igeriketa Taldekoek eta koskortuagoentzak hainbat proba antolatu dituzte. LHko 4tik 6ra bitarteko ikasleek 10:00etarako egon beharko dute igeilekuan eta 11:00etarako LH 1etik 3ra bitartekoek.