Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 22 txindoki km bertikala ainhoa lendinezTxindokiko Kilometro Bertikala jokatu zuten aurreko zapatuan, eta kronometroak birrindu zituzten, bost mendi lasterkarik ondu baitzuten Manuel Merillasek zuen probaren errekorra. Mendiko lasterkariek denboraldiko zita garrantzitsuenetarikoa dute domekan, Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatuko baitute.

 Proba irabazi zuen Asier Larruzea Fernandez gueñestarrak 36 minutuko langatik jaitsi, eta 35:59an ezarri zuen errekor berria. Emakumezkoetan Oihana Kortazar izan zen azkarrena (44:05), eta bosgarren postua lortu zuen Ainhoa Lendinezek, 48 minutu eta 54 segundoko denbora eginda. Txindokiko Kilometro Bertikala 2011n jokatu zuten azkeneko aldiz, Larraiztik. Bigarren aro honi ekiteko Igone Campos zumarragarra eta Janire Agirre ataundarra, mendi korrikalariak biak, aritu dira antolaketa lanetan. Korrikalariak banan-banan irten ziren, 30 segundoko tartearekin. Larraizko aparkalekutik abiatu, eta Txindokiko gailurreraino igo behar zuten. Luzean 4,1 kilometro da, baina 933 metroko desnibel positiboa dauka. Lehenik, pistan 1,1 km egin zituzten, ezkerrera bidezidorra hartu eta Oriako iturrira (2,9.km) iristeko. Kontrola zuten zain han, eta  Tximistan gora segi behar zuten gero, Txindokiren tontorreraino (1.346 m.) ailegatu arte. (ikus hemen lasterketaren laburpen-bideoa)

 • Zegama-Aizkorri mendi maratoia, domekan
Domeka honetan, maiatzaren 29an, jokatuko dute XXI.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoi entzutetsua. Bi urteko geldialdiaren ondoren, inoizko izen emate kopururik handiena izan du mendi maratoiak, eta 550 korrikalari arituko dira lehian. Izena emandakoen artean daude bi elgoibartar: Ioritz Conde eta Gorka De La Horra. Parte hartzekoa da Zegama-Aizkorri bederatzi aldiz irabazi duen Kilian Jornet ere. Aizkorri mendizerraren bi isurietatik iragaten den Zegama-Aizkorriko ibilbideak 42,195 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 5.472 metrokoa da.

2022 05 25 Ainhoa Lendinez Txindokiko Kilometro Bertikalean

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza