Olaizagako saunak aurretik hitzordurik eskatu gabe erabili daitezke

Barren.eus 2022ko mai. 24a, 11:05

Aurretik hitzordurik eskatu gabe erabili daitezke aurrerantzean Olaizagako sauna lehorra zein hezea.

Pandemia aurreko arau eta erabilera berreskuratu dute Olaizaga kiroldegiko saunek, hau da, ez da aurretik hitzordurik eskatu beharrik izango eta aforo murrizketarik gabe emango dute zerbitzua. Udal Kirol Patronatuko abonuan sartuta dago sauna lehorraren eta sauna hezearen erabilera, eta abonatuek ez dute prezio-gehigarririk ordaindu behar horiek erabiltzeagatik.

Patronatuko abonua dutenek honako instalazioak erabili ditzaketela gogora ekarri dute: Mintxetako tenis eta padel pistak, muskulazio gela, udako igerilekuak eta futbol zelaiko aldagelak eta Olaizagako igerilekuak, rokodromoa, muskulazio gela, saunak, squasha eta frontoi txikia.