Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 15 idoia rodriguez logo llehiaketaClub Deportivo Elgoibar futbol taldeak datorren urtean ospatuko duen mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa antolatu zuen, eta gaur iluntzean jakinarazi dute irabazlea, Idoia Rodriguez eibartarrak aurkeztutako logotipoa, hain zuzen ere.

C.D. Elgoibarren mendeurren batzordeak jakinarazi zuenez, logotipoak diseinu artistikoa, oraingoa, xinplea eta erraz ezagutzeko modukoa izan behar zuen, bai eta Club Deportivo Elgoibar identifikatzeko egokia ere. Epaimahaikide lanetan jardun duten kideen iritziz, Idoia Rodriguezek aurkeztutako lanak betetzen zituen hobekien ezaugarri horiek, eta honenbestez, berari eman diote saria, 300 euro. Guztira 14 lan aurkeztu dira.
Club Deportivo Elgoibarrek 2017an beteko ditu 100 urte, eta urtemuga ospatzeko C.D. Elgoibarren urteurren batzordea sortu dute kirol taldeari lotutako hainbat herritarrek. Urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu nahi ditu batzordeak, eta horietako bat da mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa.

2016 01 15 idoia rodriguez logo lehia irab

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza