BIDEOA: Alcortaren igoera faseko giroa

Barren.eus 2022ko mai. 18a, 19:35

Iaz galdu zuen maila berreskuratzetik gertu gelditu da Alcorta Forging Group eskubaloi taldea, baina ezin izan du gauzatu denboraldi hasieratik zuen helburua. Halere, pozik daude taldeko eta Sanloko arduradunak Olaizagan jokatutako igoera fasean bizitakoarekin.

Sanlok eskerrak eman dizkie zaleei, denboraldi guztian, eta, bereziki igoera fasean jaso duten babesagatik. Olaizagan sekulako giroa sortu zela nabarmendu dute, "sinestezina" izan zela eta luzaroan gogoan izateko modukoa.

Alcortak eta Sant Vicenc taldeek lehen jardunaldian jokatu zuten partidako eta azken jardunaldiak Alcortak eta Loyola  talde nafarrak jokatutako neurketako irudiekin osatutako honako bideoan sumatu daiteke, apur bat, aipatzen duten giro hori, bai kantxan eta baita harmailetan ere.

 

∞Lotura duten albisteak: