Txirrindulari elgoibartarrek emaitza onak eskuratu dituzte Lazkaon, juniorretan zein afizionatuetan

Barren.eus 2022ko mai. 9a, 14:06

Bi txirrindulari proba jokatu dituzte Lazkaon azken bi asteburuetan, eta bietan igo dira txirrindulari elgoibartarrak podiumaren hirugarren kaxoira.

Afizionatu mailako txirrindularientzako Lazkaoko Proba txirrindulari lasterketa jokatu zuten apirilaren 30ean, eta Lizarte taldeko Paulo Castrillo gailendu zen lasterketa beteranoan, 79. edizioa baitzuen Euskaldun txapelketarako puntuagarria den lasterketak. Xabier Berasategik bukatu zuen bigarren postuan eta Eiser-Hirumet taldeko Imanol Alvarez elgoibartarrak lortu zuen hirugarren postua. 128,7 kilometroko ibilbidean Larraitz, Lazkaomendi, Olaberria eta Gaintzako gainak igo zituzten. (ikus probaren laburpen-bideoa)

2022 05 09 imnol alvarez eiser hirumet lazkao hirugarren

 • Eneko Ortega, hirugarren
Joan den zapatuan, maiatzaren 7an, txirrindulari juniorrentzako 46. Lazkaomendiko txirrindulari proba jokatu zuten, eta berriro ere txirrindulari elgoibartar bat igo zen podiumeko hirugarren koskara, Elgoibarko Lagun Taldeako Eneko Ortega, hain justu ere. Ibai Azanza (Vizcay Hermanos) izan zen azkarrena 99 kilometroko ibilbidea osatzen. Bi ordu, hemeretzi minutu eta zazpi segundoan. Minutu bat eta 17 segundoko aldea atera zion bigarren postuan helmugara ailegatu zen Aimar Madina (Ulma) txirrindulariari eta Madinagandik 8 segundora heldu zen Eneko Ortega (Besa Laboral Kutxa) helmugara, bakarrik (ikus sailkapenak). Mendiko saria Azanzarentzat izan zen eta taldekako lehian Vizcay Hermanos taldea gailendu zen. (ikus Lazkaoko lasterketaren laburpen-bideoa)

Elgoibarko Lagun Taldeako kadeteak Lizarran lehiatu ziren asteburuan; eta, txikienak Gipuzkoako Errepideko Txapelketan, Irunen.

2022 05 07 lazkaomendi lasterketa Azanza Madina ortega arg Hitza img 2039 1200x800