Aroa Saez azkarrena Bergarako lasterketan

Barren.eus 2022ko mai. 4a, 12:07

Eskolarteko txirrindularitza txapelketa jokatu zuten zapatuan, Bergarako LokatzaZiklismo Eskolakoek Labegaraietan prestatutako zirkuituan.

Debagoieneko, Debabarreneko eta Urola Garaiko txirrindulari gaztetxoek hartu zuten parte, kategoria txikienetakoak –infantilak arte–. Elgoibarko Lagun Taldeako kideak ere aritu ziren lehian eta Aroa Saez izan zen azkarrena infantil mailako nesken artean. Asteburu betea izan dute txirrindulari elgoibartarrek, Lagun Taldeako juniorrak Irurtzunen lehiatu baitziren, domeka goizean; eta, kadeteek Segurako lasterketan hartu zuten parte, domeka arratsaldean.