Juanan Martinek hirugarren egin du Nafarroa Xtrem mendi lasterketako ibilbide konbinatuan

Barren.eus 2022ko mai. 4a, 09:52

Nafarroa Xtrem lasterketa jokatu zuten zapatuan Zubirin (Esteribar, Nafarroa). Lasterketa GR322 ibilbidearen barruan egiten dute, eta distantzia desberdinak ditu.

Nafarroa Xtrem mendi lasterketako Ibilbide luzeenak, NX68 izenekoak, 68 kilometro ditu eta Alvaro Ramos Peña (6:57:34) eta Sara Peña (8:47:04) izan ziren azkarrenak distantzia horretan. Bestetik, 35 kilometroko proban (NX35) Iñaki Olano (3:01:32) eta Oihana Kortazar (3:40:04) gailendu ziren. Ibilbide laburrenean, NX22, Iñigo Macias (1:58:10) eta Aitziber Mendibil (2:19:42) izan ziren azkarrenak 22 kilometroko ibilbidea osatzen.

Juanan Martin Leiva elgoibartarra bi probatan lehiatu zen, goizean 35 kilometrokoan eta arratsaldean 21 kilometrokoan. Bietan lortutako denborak (4:07:04 + 2:48:53) batuta hirugarren postua eskuratu zuen distantzia biak batzen dituen sailkapenean, -NX35+22- eta hala podiumera igo zen.
Elgoibartar gehiagok ere hartu zuten parte Nafarroa Xtrem mendi lasterketan. Hona 35 kilometroko lasterketan lortu zituzten emaitzak:

  • 27. postua Sergio Agirregomezkorta Uriarte (3:34:08)
  • 116. postua Iker Arrillaga Osuna (4:19:26)
  • 132. postua Mikel Bidegain Galarraga (4:23:59)
  • 154. postua Andoni Gabilondo Argarate (4:28:34)

22 kilometroko lasterketan bi mendaroarrek ere hartu zuten parte, Jurdan Ezenarrok (3:24:48) eta Jone Karkamok (3:24:49).

2022 04 30 nafarroa xtrem lasterketa juanan martin podiuma

2022 04 30 nafarroa xtrem lasterketa juanan martin helmuga txakurragaz

2022 04 30 nafarroa xtrem lasterketa juanan martin 1

2022 04 30 nafarroa xtrem lasterketa juanan martin 3