Igerilari benjaminek Azpeitian eman diote amaiera Kirol Zehaztasun Ligari

Barren.eus 2022ko mai. 3a, 14:35

Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) bosgarren jardunaldia jokatu zuten benjamin mailako igerilariek Azpeitiko Udal Igerilekuan, Test-KZL Ligako azkenengoa.

Elgoibarko Igeriketa Taldetik jakitera eman dutenez, 50 metro tximeleta eta 200 metro estiloak probetan hartu zuten parte Elgoibartik joandako igerilariek, duten adinerako proba zorrotzak, baina "emaitza oso onak" lortu zituzten. "Denboraldiko azken froga izan bada ere, taldea lanean jarraitzeko gogoz bueltatu zen Azpeititik", esan dute.

Aurtengo denboraldiari maiatzaren 28an emango diote amaiera, Olaizaga kiroldegian egingo duten Elgoibarko Igeriketa Egunean.