Plazan aritu dira futbolean C.D. Elgoibarko neska gazteak

Barren.eus 2022ko api. 30a, 13:01

Nesken artean futbola sustatzeko helburuarekin Kalegoen plazan eta Lekuederren aritu ziren futbolean hainbat neska gazte, bariku arratsaldean.

Futbol Eskolan harrobiarekin egiten diharduten lana bistaratu eta neskak futbolera erakartzeko helburuarekin antolatu zuen ekitaldia C.D. Elgoibarrek, Mintxetan egiten dutena herrigunera gerturatuta. 2011tik 2014ra bitartean jaiotako neskek jokatu zuten futbolean.

2022 04 30 nesken futbola plazara cd elgoibarrek barren

2022 04 30 nesken futbola plazara cd elgoibarrek barren 1

2022 04 30 nesken futbola plazara cd elgoibarrek barren 2

2022 04 30 nesken futbola plazara cd elgoibarrek barren 4

2022 04 30 nesken futbola plazara cd elgoibar taldean