Alcortak Elgoibarren jokatuko du Estatuko Lehen Nazional mailara igotzeko Lauko Finaletako bat

Barren.eus 2022ko api. 27a, 13:00

Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea etxean jokatuko du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak. Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur egin duen zozketaren ostean badakite zein talderen aurka jokatuko duten Lauko Finala.

Maiatzaren 13tik 15era bitartean Elgoibarren jokatuko dute igoera faseko C sektorea, eta etxeko taldeak, Alcorta F.G-ek, Gourmet Mar Calasancio (Errioxa), F.H. Sant Vicenc (Katalunia) eta Loyola (Euskal Herria) taldeak izango ditu aurkari. Hiru egunetan hiru neurketa jokatuko ditu Sanloko senior mailako gizonezkoen talde nagusiak. Lau taldetatik onena denak bakarrik lortuko du Estatuko Lehen Nazional mailara igoteko txartela. Alcortak iaz galdu zuen maila eta zaleen aurrean izango du orain igoera lortzeko aukera.

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur egin du aldi berean jokatuko dituzten igoerako sei sektoreetako taldeak osatzeko zozketa (ikus hemen sektoreak jokatuko dituzten taldeak). Sektore bakoitzeko irabazleak zuzenean igoko dira Lehenengo Nazional Mailara. Hortaz, fasean lehiatuko diren 24 taldeetatik sei talde igoko dira mailaz.

2022 04 27 sektoreak nazional maila eskubaloia RFEB

∞Lotura duten albisteak: