Morkaikoren Eguna antolatzeko boluntarioak behar ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak

Barren.eus 2022ko api. 19a, 10:21

 

Lan handia eskatzen du Morkaikoren Eguna antolatzeak, bai aurretik zein egunean bertan. Morkaikoko zuzendaritza taldekoak hasita daude mendizaletasunaren festa handia izango dena antolatzen, baina laguntza behar dute. Egitekoen zerrenda osatu dute, bai eta egiteko horietako bakoitzerako beharko lituzketen boluntario kopurua zehaztu ere, eta deialdia egin dute, boluntarioak inguratzeko. Laguntzeko prest daudenei eguaztenetan Morkaikok Errosario kalean duen bulegora gerturatzeko eskatu diete, 19:00etatik 20:15ak bitartean, edo bestela mezua idazteko ondorengo posta elektronikora: morkaiko@morkaiko.eus. . Morkaikokoak eurek jarriko dira gero izena eman dutenekin harremanetan.
 
Ondorengoak dira zerrendatu dituzten lanak:
 
  • Itzuliko bidea markatzeko zortzi lagun (bidea ondo ezagutzea komeni da). Morkaikoren Eguna jokatu aurreko hiru egunetako batean egin beharreko lana da. 
  • Itzulitxoko bidea markatzeko bi lagun (bidea ondo ezagutzea komeni da). Morkaikoren Eguna jokatu aurreko hiru egunetako batean egin beharreko lana da.
  • Erosketak jaso eta gordetzeko bi lagun. Bezperan egin beharreko lana da, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
  • Anoa postuetan egoteko lau lagun. Egunean bertan
  • Itzulitxoko zintak jasotzeko bi lagun. Egunean bertan
  • Itzulitxorako bost lagun. Egunean bertan
  • Dominen banaketan laguntzeko lagun bat. Egunean bertan.

Informazio gehiagorako: Morkaiko Mendizale Elkartea