C.D. Elgoibarko taldeek emaitza onak lortu dituzte Eguberrietako txapelketetan

Barren.eus 2016ko urt. 8a, 09:03

C.D. Elgoibarko zenbait taldek ez dute atsedenik hartu Eguberritan, eta torneo edo txapelketa ezberdinetan hartu dute parte alebin eta infantil mailako taldeek. Emaitza onak lortu dituzte gainera, tartean alebin taldeak irabazi duen Zumaiako Torneoa. Gabonetako Otarraren zozketako irabazleak zein izan diren ere eman du jakitera C.D. Elgoibarrek.

C.D. Elgoibarko alebinen taldeak 4-0 irabazi zion Anaitasunari Eguberrietako Zumaiako futbol txapelketaren finalean. Alebinen lehen taldeak, berriz, Errealak antolatutako Gabonetako Torneoan hartu zuten parte, abenduaren 23an eta 24an, Zubietan. Finalera iristea lortu zuten, baina 3-0 galdu zuten Antiguoko taldearen aurka.
Ohorezko infantil mailako taldeak Elorriko txapelketa jokatu zuen Eguberrietan. Elgoibartarrek talde indartsuen aurka jokatu behar izan zuten arren, finalerdietara sailkatzea lortu zuten. Finalerdietako partidan Athleticen aurka neurtu zituzten indarrak eta 1-0 irabazita Bilboko taldea sailkatu zen finalera.
Azkenik, infantil txiki mailan diharduen C.D. Elgoibarko taldeak Realaren Nazioarteko 32. Txapelketa jokatu berri du. Anglet, Aloña eta Internacional taldeei irabazi ostean, Antiguoko taldearen aurka jokatu zuten hurrengo fasera sailkatzeko partida. Partida estua jokatu eta gero 2-1 emaitzarekin irabazi zuten donostiarrek, eta horrenbestez, Antiguokok jokatuko du hurrengo fasean.

2016 01 05 CdElg elorrion

2016 01 05 ZubietaXXIAlebintorneoa txaporde

2016 01 07 cd elg inf donostian
•Gabonetako otarraren irabazleak
C.D. Elgoibarrek otarra erraldoi baten zozketa egiten du urtero Gabonen bueltan, eta azaldu dira dagoeneko zenbaki sarituen jabeak. Gorka Luna eta Victor Fernandez izan dira irabazleak, 10076 eta 14754 zenbakiei esker.

2016 01 07 cdElgoibar zozketa irabazleak