Euskal Herriko Itzulirako prestaketa-lanak gertutik ezagutu dituzte Elgoibarko Lagun Taldekoek

Barren.eus 2022ko api. 8a, 12:21

Euskal Herriko Itzulirako Elgoibarren ostatu hartuta dauden Euskaltel-Euskadi eta Education First Pro txirrindularitza taldeetakoen kamioietan izan ziren atzo Elgoibarko Lagun Taldeko txirrindulari gaztetxoak.

Entrenamendua izan zuten atzo alebinek, benjaminek eta infantilek, eta entrenamendua bukatu ostean Guass-eko aparkalekura jaitsi ziren, UCI-Pro Tourreko taldeek nola lan egiten duten ikustera. Hesi atzetik ikusi zuten mekanikariek nola prestatzen dituzten txirrindulari profesionalen bizikletak eta han zeudela kamioira sartzeko aukera ere eman zieten. Elgoibarko Lagun Taldeatik eskerrak eman nahi dizkiete bi taldeei atzo emandako aukeragatik.

∞Lotura duten albisteak:

2022 04 07 lagun taldea txirrindulari UCI pro tour bus elgoibar petriletik

2022 04 07 lagun taldea txirrindulari UCI pro tour bus elgoibar

2022 04 07 lagun taldea txirrindulari UCI pro tour bus elgoibar 1