Club Deportivo Elgoibar kirol taldeko bazkideen ezohiko batzarra izango da apirilaren 11n, barikua, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19:00).
Gai ordenean puntu bakarra izango dute: zuzendaritzak prestatutako oharraren irakurketa. Ahal den eta bazkide gehien batu nahi ditu klubak batzarrean, eta horregatik parte hartzera animatu dituzte.