Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 04 05 bar txoko taldea eibarko afizionatuen txapeldunEibarko foball-zaletuaren 40. edizio jokatzen dihardute bailarako hainbat futbolari afizionatuk, eta bi jardunaldiren faltan eskuratu du Ligako titulua Bar Txoko taldeak.

Eskualdeko hainbat jokalariz osatua dago Bar Txoko taldea, horien artean lau elgoibartar: Juanan Martin, Alex Zalba (taldeko kapitaina), Mikel Muñozguren eta Borja Olaizola. Izan ere, elgoibartar ugarik jokatzen dute txapelketa honetan diharduten hamaika taldeetako batean edo bestean. Koronabirusa dela-eta, Liga txapelketako lehen itzulian atzeratu behar izan zituzten bi partida jokatzeke ditu Bar Txokok, baina horiek jokatu gabe ere, beraiena da Liga, matematikoki. Ligan lehiatu diren 11 taldeen artean gol gutxien jaso duen taldea izateaz gainera, Ligako goleatzaile onena izan da Mikel Muñozguren taldeko aurrelaria. KirolBet-ek babesten duen txapelketa hau irabazten duten hirugarren aldia da Bar Txokorentzat. Zapatuetan jokatzen dituzte partidak, Unbeko futbol zelaian.

 • Kopa Txapelketa
Liga amaitu ostean, Kopa Txapelketan lehiatuko dira orain Ligan aritu diren talde guztiak. Gainera, Kopako irabazleak, Ermuan jokatzen duten antzerako txapelketa batetako irabazlearen aurka jokatuko du amaieran.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza