58 lagunek eman dute izena eskalada ikastaroan

Barren.eus 2022ko api. 4a, 12:23

Eskaladaren hastapenei buruzko ikastaroa hasiko dute gaur Olaizagako rokodromo berrituan.

Eskalada ikastaroan parte hartu nahi dutenen maila bereizteko proba egin zuten joan den martitzenean, martxoaren 29an, eta 58 umek eta gaztek hartu zuten parte. Horien maila ikusi eta aztertu ostean, hainbat talde osatu dituzte, gehienez bederatzi lagunekoak. Gaur hasiko dute ikastaroa eta talde bakoitzak bi saio izango ditu astean: astelehen eta asteazkenetan, astearte eta ostegunetan edo asteazken eta ostiraletan.

Udal Kirol Patronatuak berritu berri duen rokodromoan trebatzeko aukera izango dute eskalada ikastaroko parte hartzaileek. Zailtasun-maila desberdineko sei bide berri ditu orain rokodromoak, bakoitza bere kolorearekin.

2022 03 31 eskalada ikastaroa elgoibar rokodromoa b1