Eibarko igeriketa txapelketan lehiatu dira igerilari elgoibartarrak

Barren.eus 2022ko mar. 31a, 08:03

Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) laugarren jardunaldian parte hartu zuten benjamin mailako igerilariek, joan den zapatuan, Eibarren.

Azpeitia, Azkoitia, Bergara, OƱati, Legazpi, Eibar eta Elgoibarko igerilari gaztetxoak lehiatu ziren Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan. Elgoibar Igeriketa Taldetik jakitera eman dutenez, tximeleta, krol eta estiloetan aritu ziren igerian, eta beraien lana txukun defendatu zuten elgoibartar gazteek.

Kirol Zehaztasun Ligako hurrengo jardunaldia Azpeitian jokatuko dute, apirilaren 30ean.