Giro onean joan zen Skate Eguna

Barren.eus 2022ko mar. 30a, 09:01

Erakustaldiak eta ikastaroak uztartu zituen joan den zapatuan Basarteko skate parkean egin zuten Elgoibarko Skate Egunak.

Skate Egunaren aurreneko edizioa giro onean joan zela azaldu dute antolatzaileek. Goiz partean ‘Ipar’ surf eta skate eskolakoek emandako ikastaroetan parte hartzeko aukera izan zuten izena emandako gaztetxoek, eta arratsaldean erakustaldia eman zuten Maria Elosegi eta Alexis Navia skaterrek. Hala, haien trebezia eta trukoak ikusiaz ikasteko aukera izan zuten hasiberriek eta zaleek. Nahi izan zuten skatelari guztiek parte hartu zuten skate libre saioarekin amaitu zen Skate Eguna.