Korrika agurtuko dute urtea Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2015ko abe. 28a, 11:56

Urteko azken eguneko lehen minutuan (abenduaren 31n, 00:01ean) hasiko da Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron. Bost kilometroko ibilbidea izango dute biek.

Mintxeta atletismo taldeak antolatu du Elgoibarko 7. San Silbestre lasterketa, eta izenemateetatik lortzen duten dirua Juan Mugertza Nazioarteko Krosa finantzatzeko baliatuko dute. Izenemateak lasterketa hasi baino 15 bat minutu lehenagora arte egin beharko dira. Honako tabernetan ere eman daiteke izena, bi euroan: Jai-Alai, Tantaka, Salento eta Lanbroa. Antolatzaileek garbi laga dute lasterketak ez duela izaera lehiakorrIk izango, eta beraz, ez dituztela denborak hartuko eta saririk ere ez dutela banatuko. Hori bai, parte hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dituzte.

•Mendaron 17:00etan

Elgoibarren antxitxika egiten dutenek Mendaron ere egin ahal izango dute berriz, ordu batzuk geroxeago. Izan ere, Mendaroko bigarren san Silbestre lasterketa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Taldeak. 17:00etan hasiko da, eta zirkuitu honi bi itzuli egin beharko dizkiote: Plazatik hasi eta Azpilgoetarantz abiatuko dira parte hartzaileak eta handik Garagartzara. Ondoren, estaziotik San Josera joateko eta han itzulia emango dute, frontoira itzultzeko. Egunean bertan eman ahal izango da izena, bi euro ordainduta.

2015 12 18 sansilbestre2014 elg aitor

2015 12 18 sansilbestre2014 mend zubian

2015 12 18 sansilbestre2014 tropela2

2015 12 18 sansilbestre mendaro 2014

2015 12 18 sansilbestre2014 elg aitor1