Julen Salaberriak irabazi du Donostiako Hiru Mendiak lasterketa

Barren.eus 2022ko mar. 24a, 13:52

Igeldo, Urgul eta Ulia mendiak lotzen ditu Donostiako Hiru Mendiak lasterketa herrikoiak.

Joan den domekan jokatu zuten 15,1 kilometroko ibilbidea duen lasterketaren 8. ekitaldia, eta Julen Salaberria Anton elgoibartarra eta Naiara Irigoyen atarrabiarra izan ziren azkarrenak. Salaberriak ordu bat, lau minutu eta 51 segundoan osatu zuen ibilbidea, Igeldo, Urgul eta Ulia mendietara igo eta jaitsiz. Irabazleak 17 segundoko aldea atera zion bigarren egin zuen Javier Arangureni eta 43 segundokoa hirugarren egin zuen Mikel Zubiriari. Emakumezkoetan 01:15:16ko denborarekin gailendu zen Irigoyen.

Guztira 234 lagunek hartu zuten parte Triku kirol elkarteak antolatzen duen proban, tartean Iker Arrillaga eta Julen Cid elgoibartarrek ere bai. Arrillaga 34. postuan sailkatu zen 1 :16:41ko denborarekin eta 77. postuan helmugaratu zen Cid (1 :21:21). (ikus sailkapenak)

2022 03 23 julen salaberria txap donostia 3mendiak helmuga

2022 03 23 julen salaberria txap donostia 3mendiak garaikurragaz