Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 22 gaurve asesores sanloSanloko senior mailako talde nagusiak denboraldiko sasoi erabakigarrira iritsita daude, baina helburu desberdinak dituzte azken txanpa honetan.

Gaurve Asesores taldea mailari eusteko borrokan murgilduta dago, Zilarrezko Ohorezko mailan jarraitu nahi baitute hurrengo denboraldian. Azken bi partidak galdu eta gero, mailari eustea ziurtatzeko neurketa jokatuko dute zapatuan, hilak 26, Olaizaga kiroldegian, 18:00etan. Elgoibartarrek azken sailkatua izango dute aurkari, B.M. Loyola talde nafarra. Iruñeko taldeak 9 puntu ditu sailkapenean, eta 14. postuan daude, azkenengoan. Gaurvek 14 puntu ditu, 11. postuan. Talde bakarrak maila galduko duela-eta, aukera hori urruntzeko partida erabakigarria izango da. Izan ere, Gaurveren ostean sailkatuta dauden bi taldeak, Loizaga eta El Pendo, Gaurvengandik puntu bat eta bi puntura bakarrik daude sailkapenean. Partidak duen garrantzia dela-eta, Sanlok Olaizagako harmailak betetzera dei egin die zaleei.

 • Liderrari irabazita igoeratik gertuago dago Alcorta
Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak 30 eta 27 irabazi zion igoera faseko liderrari, Indupime Basauriri, joan den zapatuan Olaizagan jokatutako partidan. Sailkapenean puntu bateko aldea dute orain: 11 dituzte bizkaitarrek eta 10 elgoibartarrek. Partida "nahiko gogorra" izan zela azaldu dute, hasieran erritmoa hartzea kosta zitzaiela eta horregatik heldu zirela lau goletako desabantailarekin atsedenaldira (10-14). Bigarren zatiaren hasieran defentsako lana gogortu zuen Sanloko taldeak, "martxa bat gehiago sartuta", eta markagailua parekatzeaz gainera hiru goleko errenta lortu zuten amaieran. Pablo Otaegi izan zen Alcortako goleatzaile nagusia, 13 golekin, eta hori hainbat astean jokatu gabe egon dela lesio bat medio.

Alcortak apirilaren 3an jokatuko du igoera faseko hurrengo partida, azkenaurrekoa, Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka. Olaizagan izango da. Txantxikuek elgoibartarrek baino puntu bat gutxiago dute sailkapenean, eta hortaz, partida hori irabaziz gero, igoerako kanporaketa jokatzeko sailkatzea lortuko luke Alcortak, igoera faseko azken jardunaldia jokatu aurretik.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza