Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 10 skatepark basarte elgoibar barrenEgun osorako egitaraua prestatu du Elgoibarko Udalak martxoaren 26rako antolatu duten Skate Eguna ospatzeko. Izena eman behar da.

Skate Egunerako antolatu dituzten ekitaldiak 9 eta 15 urte bitarteko gazteentzako direla zehaztu dute. Basarten dagoen patinatzeko pistaren bueltan egingo dituzte.

Honakoa da prestatu duten egitaraua:

  • 10:00etan, skate ikastaroak.
  • 13:00etan, skate librea.
  • 16:00etan, ikuskizunak.
  • 17:00etan, skate librea.
  • 18:00etan, itxiera.

 • Izena emateko
Egitarauko ekintzez gain, zozketak ere egingo dituzte egunean zehar, eta musikak girotuko du eguna.
Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako, interesa duen orok lau modu izango ditu apuntatzeko: 690 000 547 telefonora deituz, Ludotekan, Gaztelekuan edo ekitaldiko karteleko QR kodea eskaneatuz.

2022 03 10 elgoibar skate eguna kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza