Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 09 inigo lariz podium balmaseda greenseriexco bttMendi bizikleta proben denboraldia ezin hobeto hasi du Iñigo Larizek. Gobike taleko hiru kideak lehiatu ziren Balmasedako BTT proban.

Euskal Herrian jokatzen diren mendi bizikleta txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da Green Series XCO, BTTko modalitate olinpikoan jokatzen den proba; eta, Balmasedan eman zioten hasiera, martxoaren 6an, bederatzi lasterketaz osatutako txapelketari. Gobike taldeko Iñigo Lariz primeran moldatu zen lokaztutako zirkuitura eta bera izan zen azkarrena 30 urtetik gorakoen kategorian. Larizek ezustean hartu du lehiatu duen denboraldiko estreinako lasterketan lortu duen garaipena, baina pozik da, eta hurrengo probetan ere lehenengoan emandako mailari eusten saiatzeko asmoa du.

Gobike taldeak mendi bizikletako hiru kide izango ditu aurtengo denboraldian: Iñigo Lariz, Iñaki Gorosabel eta Iñaki Arregi.

Balmasedakoaz gainera, honako zortzi probek osatzen dute txapelketa: Bilbo (martxoak 20), Berriz (apirilak 3), Gorliz (apirilak 24), Zalla (maiatzak 8), Lezama (maiatzak 22), Amurrio (ekainak 5) Barakaldo (ekainak 19) eta Ortuella (uztailak 3)

2022 03 06 inigo lariz btt balmaseda arg Jorge Morales Gutiérrez

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza