Joseba Exeberriak SmartBank Ligako Mirandes taldea zuzenduko du denboraldi amaierara arte

Barren.eus 2022ko mar. 1a, 14:33

Burgoseko Mirandes futbol taldeak entrenatzailea aldatzea erabaki ostean, Joseba Etxeberriari eman diote taldea gidatzeko ardura.

Hala, entrenatzaile elgoibartarrak bigarrengoz zuzenduko du SmartBank Ligako talde bat, 2017-2018 denboraldian Tenerife taldeko entrenatzailea izan baitzen. Hain justu ere, Teneriferen aurka lortu du lehen garaipena Mirandesekin.

Mirandes futbol taldeak entrenatzaile kargutik kendu zuen Lolo Escobar, eta Joseba Etxeberriari eman zion kargua eta taldea denboraldi amaierara arte zuzentzeko ardura. Etxeberria joan den otsailaren 14an hasi zen lanean talde berrian eta etxetik kanpo jokatu zuten lehen partidan 2 eta 1 galdu zuten Almeriaren aurka. Joan den asteburuan, baina, garaipena lortu zuten Etxeberria entrenatzaile dela etxean jokatutako aurreneko partidan. 2 eta 0 irabazi zioten Lehen Mailara igotzeko faboritoetako bat den Teneriferi. Etxeberriak SmartBank Ligan entrenatu duen beste taldearen aurka lortu zuten garaipena, alegia, 2017-2018 denboraldian izan baitzen Etxeberria Tenerifeko entrenatzailea.

Mirandes sailkapeneko 17. postuan dago, 33 punturekin. Jaitsiera postuetan dauden Real Sociedad B, Amorebietak eta Fuenlabradak 26 puntu dituzte eta 14 puntu sailkapeneko zuloan dagoen Alcorcon taldeak.

 

Lotura duten albisteak: