Salento Gelati taldeak galdu egin du Open Cup Euskadiko finala

Barren.eus 2022ko mar. 1a, 12:59

Open Cup Euskadi txapelketako finalak jokatu zituzten zapatuan Olaizaga kiroldegian, kadete, jubenil eta senior mailakoak.

Orio, Irun, Etxebarri, Errenteria, Donostia, Eibar, Zarautz, Basauri eta Elgoibarko eskubaloi taldeak eta zaleak batu ziren, joan den zapatuan, Olaizaga kiroldegiko kantxan eta harmailetan. Aipaturiko herrietako taldeek Euskadiko Eskubaloi Federazioak antolatutako Open Cup Euskadi txapelketako finalak jokatu zituzten, bata bestearen atzetik, goizean hasi eta ilundu arte. Kadete, jubenil eta senior mailako sei final jokatzekoak ziren, baina bertan behera gelditu zen aurrenekoa, Errenteriako Ereintza eta Zarautz taldeek jokatu behar zuten jubenil mutilen norgehiagoka. Hainbat jokalari koronabirusarekin kutsatuta zeudela-eta bertan behera laga zuten finala.

Sanloko ordezkari bat ere bazegoen finaletan, kadete nesken Salento Gelati taldea, hain zuzen. Elgoibartarrek Etxebarriko Kukullaga taldea izan zuten aurkari finalean, eta bizkaitarrak gailendu ziren, 30-24 irabazita. Galdu arren, finalera iritsi izanaz harro daudela esan dute Salento Gelatiko arduradunek.
Euskadiko Eskubaloi Federazioak txalotu eta eskertu egin du Sanlo final hauek Elgoibarren jokatu ahal izateko eginiko antolakuntza lanagatik. Era berean, parte hartzaileak eta finalak ikustera hurbildu ziren zaleei ere eskerrak eman dizkie federazioak, eta aurtengo Open Cup txapelketa "izugarrizko arrakasta" izan dela adierazi du.

Hona joan den asteburuan partidak jokatu dituzten Sanloko taldeen emaitzak.

2022 02 26 opencup euskadi kukullaga vs gelati salento jokoan EEF

2022 02 26 opencup euskadi kukullaga ospatzen

2022 02 26 opencup euskadi kukullaga zaleegaz

2022 02 26 opencup euskadi gelati salento

2022 02 26 opencup euskadi basauri vs zke EEF

2022 02 26 opencup euskadi collagea EEF

∞Lotura duten albisteak: