Otsailaren 21ean zabalduko dute Aste Santuko Kirol Campuserako izen ematea

Barren.eus 2022ko ots. 15a, 13:41

Aste Santuko Kirol Campusean 2010 eta 2015 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arteko eskola umeek, parte hartu dezakete.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du otsailaren 21ean, astelehena, zabalduko dutela Aste Santuko Kirol Campusean izena emateko epea.

Aurtengo campusa apirilaren 11n, 12an, 13an, 19an, 20an, 21ean eta 22an egingo dute, herriko hainbat kirol gunetan, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean.
Prezioei dagokionez, Kirol Patronatuko abonatuek 46 euro ordaindu beharko dituzte, eta abonatu ez direnak 51,20 euro. Guraso bakarreko familiak %30eko deskontua izango dute.
Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian eskura daiteke, edota 943 744 415 telefono zenbakira deituta.

2022 02 15 2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta igerileku barren

∞Lotura duten albisteak: