Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo sari banaketa danakMintxetako tabernan jokatuko dute estreinakoz lehen, -eraitsi aurretik-, Iriondo tabernan jokatzen zuten xake txapelketa. Felix Manso urnietarra gailendu da lehen mailako txapelketan eta Juan Manuel Navarrok irabazi du Kopa txapelketa.

Felix Manso xakelari urnietarrak neurria hartua dio txapelketa honi, 2020an jokatutakoa ere irabazi baitzuen eta 2019koan hirugarren postuan sailkatu zen. Leku aldaketaren ostean Mintxetan jokatutako lehena ere berak irabazi du. Jokatutako bederatzi partidetatik zortzi irabazi eta bakarra galdu ostean, 8 punturekin amaitu du Lehen Mailako sailkapenean. Aitor Gallastegi sailkatu da bigarren, 5,5 punturekin eta Juanjo Gomez hirugarren, 4,5 punturekin. Gomez izan da sailkapeneko lehen elgoibartarra.

Irailean hasi zen Zubiondo Xake Taldeak antolatzen duen txapelketa atzo, domeka, amaitu zen Kopako finalarekin. Juan Manuen Navarro eta Mikel Leon elgoibartarrak lehiatu ziren finalean eta Navarro gailendu zen.

2022 02 14 xake mintxeta kopa finala navarro leon
Iriondon zuen formato bera eduki du txapelketak. Maila desberdinetan banatuta aritu dira lehian izena eman zuten 50 xakelariak: lau mailatan; eta, azkenengoak bi multzo izan ditu. Hona maila bakoitzeko irabazleak:

1. Maila: Felix Manso (Urnieta)
2. Maila: Anibal Fernandez (Azkoitia)
3. Maila: Iñaki Burunza (Soraluze)
4. maila (A): Juan Antonio Galindo (Mendaro)
4. maila (B): David Pérez (Mendaro)
   1. elgoibartarra: Juanjo Gomez
   1. emakumea: Lorea Gorostiza (Mendaro)
   18 urtez azpiko onena: Hodei Kerexeta (Elgoibar)

Leku askotariko xakelariek hartu dute parte aurtengoan ere, besteak beste: Mendaro, Eibar, Soraluze, Deba, Azpeitia, Azkoitia, Urnieta, Zestoa, Elorrio edo Donostia. "Esango nuke ez dagoela Euskal Herri osoan halako parte hartzerik duen lagun arteko txapelketarik", nabarmendu dute antolatzaileek.

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo felix manso

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo sari banaketa 2

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo i burunza

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo sari banaketa

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo lorea gorostiza

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo sari banaketa kerexeta

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo jokoan 1

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo jokoan

2022 02 14 xake mintxeta elgoibar zubiondo jokoan 3

 

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza