Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 14 xake aurkezpena danakGaur eguerdian aurkeztu dute Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa, eta arratsaldean jokatu dute lehen jardunaldia; 17:30etik aurrera udaletxeko pleno aretoan.

Gaurtik abenduaren 20ra bitartean jokatuko dute Elgoibarko Xake Txapelketa. Estreinako edizioa 1991. urtean jokatu zen, eta honenbestez, 25. ekinaldia izango da aurtengoa. 25 urteotan 28 herrialdetako xakelariek hartu dute parte torneoan eta aurten ere munduko hainbat bazterretatik etorriko dira parte hartuko duten xakelariak. Patrice Etchegarai lapurtarra da horietako bat. Txapelketako estreinako edizioan parte hartu zuela gogora ekarri du gaur eguerdian egin duten aurkezpen ekitaldian. Eta nola ia mende laurden geroago, iaz, txapela jantzi zuen. Lehiakortasun handiko txapelketa den arren, "famili" giroa nabari duela hona datorrenetan nabarmendu du Etchegaraik, eta hori dela-eta oso gustura etortzen dela Elgoibarrera. Xakean ez ezik, musean partida bat edo beste jokatzea ere gogoko duela Elgoibarren esan du.

Dragan Paunovic serbiarra ere aurpegi ezaguna da Elgoibarko xake zaleen artean. "Ia hamar bat aldiz etorri naiz iada hona eta beti da plazer bat Elgoibarrera eta Euskal Herrira etortzea" adierazi du.  Aurten, "behingoz" irabaztea tokatzen zaiola ere bota du erdi txantxetan, gertu ibili den arren, sekula ez baitu garaipena lortu.

Sabrina Vega kanariarra izango da emakumezko bakarra. Duela zortzi urte ere hartu zuen parte Elgoibarko txapelketan, baina ez zela finegi aritu aitortu du. Urteotan pilatu duen esperientziaz baliatu eta parte hartze hobea izateko esperantzarekin etorri dela aurreratu du.

Antzerakoa da Miguel Muñoz xakelari peruarraren kasua. Bigarrengoz arituko da Elgoibarren, baina bera ere ez zen gustura geratu lehenengoan erakutsi zuen joko mailarekin. Pozik dagoela Elgoibarren esan du. "Batetik, eguraldi ona dugulako eta bestetik badakidalako ondo jango dudala henen  egingo ditudan egunetan". 

•Gustavo Barrenetxea, aizko mailari eustera

Sevillan bizi den Gustavo Barrenetxea elgoibartarrarentzat iazko mailari eustea izango da erronka nagusia. Duela bi urte asko sufritzea tokatu zitzaion arren, txapelketa aparta jokatu zuen iaz, eta bosgarren postuan sailkatu zen aurkari guztiekin nor baino norrago aritu eta gero. Iazko parte hartzea modukoa izatea oraintxe bertan sinatuko lukeela adierazi du Nazioarteko Maisu izendapena duen elgoibartarrak. "Kinielen arabera 1,29 puntu atera behar ditut nire mailari eusteko, eta horixe izango da nire helburua. Horrez gain, bost lagun berri egiteko aukera izango dut, maila handiko bost xakelariren aurka jokatuko baitut estreinakoz".

Partidak udaletxean eta Txarridunan

Udaletxeko pleno aretoan jokatuko dituzte partidak egunero, 17:30etik aurrera. Eguazten eta barixakuan bi jardunaldi jokatuko dituzte egun berean; goiz (10:00) eta arratsaldez (17:30). Era berean, eguen eta barixakuko jardunaldiak Txarriduna Hotelean jokatuko dituzte. Azken jardunaldia, domekan, 10:00etan hasiko da pleno aretoan. Gero, 13:30ean egingo da sari banaketa ekitaldia. 

Elgoibarko txapelketan parte hartuko duten hamar xakelariak: 

  1. MISA PAP ... Maisu Handia-2494 (Serbia)
  2. IDER BORYA ... Nazioarteko Maisua-2460 (Frantzia)
  3. MIGUEL MUÑOZ ... Maisu Handia -2440 (Peru)
  4. DRAGAN PAUNOVIC ... Maisu Handia -2436 (Serbia)
  5. SANTIAGO GLEZ. DE LA TORRE ... Nazioarteko Maisua -2431 (Euskal Herria)
  6. ORI KOBO ... Nazioarteko Maisua -2430 (Israel)
  7. DAVID ASTASIO ... FIDE Maisua-2419 (Euskal Herria)
  8. SABRINA VEGA ... Nazioarteko Maisua (WGM) 2404 (Espainia)
  9. PATRICE ETCHEGARAI ... Nazioarteko Maisua -2381 (Euskal Herria)
  10. GUSTAVO BARRENETXEA ... 2127 (Euskal Herria)

 2015 12 14 xake aurk mahaia

•Elgoibar vs Azkoitia, zapatuan

Elgoibarko eta Azkoitiako xake taldeek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan, 11:00etatik aurrera, Elgoibarko pleno aretoan.

Era berean, Eskola Kiroleko Xake Txapelketa ere jokatuko da zapatuan (abenduak 19), Udaletxeko pleno aretoan, 10:00etan hasita.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza