Aurtengo Morkaikoren Eguna, hamargarrena, maitzaren 14an izango da.
Elgoibarko Itzulikoak 6:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik, eta 38 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute herria inguratzen duten mendiak igo eta jaitsiz. Guztira, 2.000 metro inguruko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Umeek Itzulitxoan parte hartzeko aukera izango dute. 9:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik, eta 10:00etan, Idotorbetik.
• Finalista Eguneko dominak eskuratzeko jakin beharrekoak
Finalista Egunean urtean zehar igotako mendiengatik dominak banatzen dizkie Morkaikok mendizalei. Igotako mendien zerrendak, elkartean aurkeztu beharko dituzte. 2021eko maiatzaren 1etik 2022ko apirilaren 30 bitartean igotako mendiak hartuko dituzte kontuan zerrendak osatzeko. Mendizaleek bi modu dituzte igotako mendien zerrendak aurkezteko: Elkarteak Errosario kalean duen egoitzan aurkeztuta, edo posta elektronikoz, morkaiko@morkaiko.eus-era bidalita. Gaian 'Finalista Eguna' jartzeko eskatu dute. Zerrendak aurkezteko azken eguna apirilaren 27a izango da.
•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak
•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak