Futbola: Emakumeen talde nagusiak ezin izan zuen liderra menderatu, eta Haundik hiru puntuak lortu zituen Zumarragan

Barren.eus 2022ko ots. 7a, 19:18

C.D. Elgoibarreko emakumeen taldeak porrot mingarria jaso zuen Mintxetan, igoera faseko liderra den Realaren aurka. Haundik, berriz, balio handiko hiru puntu eskuratu zituen Zumarragan, Urolaren aurka.

Reala gainetik pasa zitzaion C.D. Elgoibarreko emakumeen talde nagusiari, domeka arratsaldean Mintxetan jokatu zuten partidan. Donostiarrek 0 eta 8 irabazi zuten. Aitzakiarik gabeko porrota, hortaz. Baina, ...aurkariaren ahalaren berri izateko lagungarria da zenbait datu mahai gainean jartzea. Izan ere, tamaina honetako garaipen argiak ari da lortzen Reala igoera fase honetan. Jokatutako bost partidak irabazi dituzte txuri-urdinek, alde handiarekin guztiak: 38 gol sartuta eta gol bakar bat ere jaso gabe. Alegia, batez beste ia 8 gol sartzen dituzte partidako; Mintxetan ere errepikatu zen estatistika. Elgoibartarren alde esan behar da, aurreko lau partidatan gol bakarra jasoa zutela. Datuak datu, futbolean ongi jokatuta sartzen direla zortzi gol erakutsi zuen Realak Mintxetan.

Elgoibarrek postu bat galdu du igoera faseko sailkapenean, eta laugarren daude orain, hirugarren dagoen Mundarrorekin berdinduta. Biek dituzte 10 puntu. Antiguoko dago bigarren postuan, 13 punturekin, Realak baino bi gutxiago. Hain justu ere, elgoibartarrek Antiguoko izango dute aurkari datorren asteburuan Donostian jokatuko duten neurketan.

 

2022 02 07 cd elgoibar emakumeak vs real sociedad mintxeta BARREN

 • Garaipena Haundirentzat
C.D. Elgoibarreko gizonen talde nagusiak balio handiko hiru puntu eskuratu zituen etxetik kanpo, Urolari 0 eta 1 irabazita Zumarragan. Garaipena lortu arren, Haundik lehen zuen postuan jarraitzen du sailkapenean; hirugarren postuan, 39 punturekin. Lehen bi sailkatuek ere, Touring-ek eta Eibarrek, irabazi egin zituzten-eta euren partidak. Haundik azkenaurreko postuan den Allerruren bisita jasoko du zapatuan, 16:30ean, Mintxetan jokatuko duten norgehiagokan.

 

C.D. Elgoibarko taldeek azken jardunaldian lortutako EMAITZAK:

  • UROLA 0-1 HAUNDI
  • EMAKUMEAK, NAGUSIAK 0-8 REAL SOCIEDAD
  • ERREGIONALA 8-0 VASCONIA
  • ALOÑA MENDI 1-1 OHOREZKO JUBENILAK
  • ARRUPE CHAMINADE 1-0 JUBENILEN 1.MAILA
  • OHOREZKO KADETEAK 3-3 LAGUN ONAK
  • 1.MAILAKO KADETEAK 4-1 IKASBERRI
  • KADETE NESKAK 3-0 ARIZMENDI
  • INFANTIL TXIKI 6-0 URKI
  • BURUMENDI 0-1 INFANTIL GORRIA
  • ELGOIBAR BERDEA 0-10 ARETXABALETA

AGENDA: Mintxetako partidak:

  • HAUNDI - ALLERRU (Larunbata, 16:30)
  • OHOREZKO JUBENILAK - LAGUN ONAK (Larunbata, 18:45)
  • 1.MAILAKO JUBENILAK - BETI ONA (Igandea 17:00)
  • INFANTIL GORRIA - URKI (Larunbata 10:00)
  • INFANTIL BERDEA - ARRASATE (Larunbata 12:00)
  • PARTEHARTZEKO ALEBINAK - LAGUN ONAK (Igandea 15:30)
  • NESKA ALEBINAK GORRIA - ANAITASUNA (Igandea 10:30)
  • FUTBOL ESKOLA 2011 MUTILAK - ILINTXA (Igandea 11:30)
  • NESKAK, BENJAMINAK - AMAIKAK BAT (Igandea 10:30)

 

∞Lotura duten albisteak: