Aurreko asteburuan Haundirekin gertatu zen moduan, emakumezkoen talde nagusiak ere liderraren bisita jasoko du datorren asteburuan. Igoera faseko partida jokatuko dute Elgoibarrek eta Realak, domekan, otsailaren 6an, 17:30ean.
Hamar talde ari dira lehiatzen bi itzulitara jokatuko den igoera fasean, eta lehen bi sailkatuek lortuko dute igotzea. Lau jardunaldi jokatu ostean, Reala dago sailkapeneko lehen postuan, 12 punturekin eta Antiguoko K.E. eta Elgoibar daude bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, biak 10 punturekin.
Azkenengo jardunaldian 0 eta 2 irabazi zion Elgoibarrek Mundarrori, Astigarragan. Igoera fasean jokatu dituzten lau partidetatik hiru irabazi eta bat berdindu dituzte elgoibartarrek.
Hona C.D. Elgoibarko taldeek asteburuan lortutako emaitzak:
- Haundi 3-3 Touring (Ohorezko Erregional Maila)
- Elgoibar 2-0 Mundarro (Emakumeak, nagusiak)
- San Marcial 0-6 Elgoibar (Erregionala)
- Elgoibar 1-1 Amaikak Bat (Ohorezko mailako jub.)
- Elgoibar 3-2 Internacional (1. mailako jub.)
- Anaitasuna 3-1 Elgoibar (Ohorezko mailako kadeteak)
- Aloña Mendi 6-2 Elgoibar (Kadeteen 1.maila)
- Ilintxa 1-1 Elgoibar (Kadeteak, neskak)
- Lagun Onak 0-0 Elgoibar (Infantil Txiki)
- Elgoibar Infantil txuria 2-6 Antzuola (Infantilak)
- Bergara 9-0 Elgoibar infanti berdea (Infantilak)
Hona C.D. Elgoibarko taldeek datorren asteburuan Mintxetan jokatuko dituzten partidak:
- Emakumeak nagusiak - Real Sociedad (Igandea, 17:30)
- Erregionala - Vasconia (Larunbata, 16:00)
- Ohorezko kadeteak - Lagun Onak (Larunbata, 18:00)
- 1. mailako kadeteak - Ikasberri (Larunbata, 12:00)
- Kadete neskak - Arizmendi (Igandea, 15:30)
- Infantil Txiki - Urki (Larunbata, 10:00)
- Infantil berdea - Aretxabaleta (Igandea, 12:00)
- Alebinak Hobekuntza - Mutriku (Igandea, 10:00)