Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 02 esku pilota eguna mendaro arnoOtsailaren 18rako Esku Pilota Eguna antolatu du Arno Guraso Elkarteak, Lehen Hezkuntzako eskola umeei kirol desberdinak probatzeko aukera emateko asmoarekin. Eta domeka honetarako kalamuara mendi irteera antolatu dute.

Mendaroko MTE pilota eskolako Haitzart Iraolagoitia eta Naiara Arrillagaren laguntzarekin antolatu dute ekimena. Horiek esku pilotaren inguruko oinarrizko jakingarriak emango dizkiete, eta pilotan aritzeko aukera izango dute umeek. Izena ematen dutenen arabera antolatuko dituzte saioak. Izena emateko otsailaren 16ra arteko epea dago, eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da mezua, ikaslearen izen-abizenak eta zein mailatan ikasten ari den zehaztuta.

 • Mendi irteera Kalamuara
Mendi irteera bat ere antolatu du Arno Guraso Elkarteak domekarako, otsailaren 6rako. Idotorbetik Kalamuara joan-etorria egingo dute, oinez. Horretarako, 9:30ean abiatuko dira Mendarotik, autoz. Ikastola ondoko aparkalekuan elkartuko dira. Mendira egiten diren irteera guztietan bezala, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute antolatzaileek, eta biderako ura eta hamaiketakoa hartzea. Ibilbidea bukatu ostean, bakoitzak erabakiko du Idotorben gelditu edo etxeratu nahi duen. Irteeran zenbat lagunek parte hartuko duten jakiteko, aurrez izena eman behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Otsailaren 4a, barikua, izango da izena emateko azken eguna.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza