Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2022ko ots. 2a, 10:05

Guztira 52 lan aurkeztu dituzte Mugertza krosari buruzko seigarren marrazki lehiaketara, eta sei lagun saritu ditu epaimahaiak.

Joan den barikuan, urtarrilaren 27an, egin zuten lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Elgoibarko Udal Ludotekan. Aurten 52 marrazki aurkeztu dituzte lehiaketara (350 umek hartu zuten parte aurreko edizioan). Hona hemen maila bakoitzean saria jaso duten gaztetxoen izenak:

  • LH 1: Luma Etxaniz Bereziartua
  • LH 2: Martin Muxika Cid 
  • LH 3: Oihane Meabebasterretxea Sanz
  • LH 4: Intza Rubio Agirre
  • LH 5: Unax Ansola Arrieta
  • LH 6: June Arriaga Mujika 


Irabazle bakoitzak herriko saltokietan erosketak egiteko 50 euroko erosketa bale bat jaso zuen saritzat. Epaimahaia Maialen Gurrutxaga Gazteria zinegotziak, Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko teknikariak, Ludotekako hezitzaile batek eta marrazketan aditu batek osatu dute.

 

∞Lotura duten albisteak: