2022rako kirol ikastaroen eskaintzaren berri eman du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak

Barren.eus 2022ko urt. 31a, 13:58

Ikastaro eskaintza zabalarekin hasi du urtea Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Esaterako, uretako bederatzi jarduera prestatu dituzte Olaizaga kiroldegian dauden hiru igerilekuetan egitekoak.

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, uretan egiten diren kirol jarduera horietan (ikus beheko irudian), hilero 370 ikaslek hartzen dute parte. Aretoko beste hamahiru jarduerak osatzen dute Patronatuaren eskaintza, eta horietan beste 300 lagun ari dira parte hartzen. Otsailetik aurrera gainera, Pilates ikastaroak ordutegia zabalduko du eta, astelehenetan eta asteazkenetan ere emango dute, 10:10ean. Eta, igerian hasiberriak diren helduentzako igeriketa ikastaroak ere emango dituzte, astelehenetan eta asteazkenetan, 16:30ean.

Patronatuak eskaintzen dituen ikastarotan parte hartzea nahi dutenek Olaizaga kiroldegian jaso dezakete informazio osoagoa, baita 943 744 415 telefono zenbakira deituta ere, edota olaizagaharrera@hotmail.es helbide elektronikora idatzita.

2022 01 31 ikastaroak elgoibar kirolpatronatua