Denboraldiko lehen partida galdu ostean, Touring liderraren bisita jasoko du Haundik

Barren.eus 2022ko urt. 25a, 13:08

Bigarren itzuliko lehen partidan jaso du Haundik denboraldiko lehen porrota, Mondraren aurka Arrasaten jokatutako partidan.

Ligan partidarik galtzea zer den ez zekien talde bakarra zela Haundi nabarmendu genuen aurreko astean hemen, bada etorri da lehen porrot hori. Mondrak 1-0 irabazi zion Haundiri, zapatuan Arrasaten jokatutako neurketan. Iker Sanchezek sartu zuen etxekoen gola (ikus hemen gola), 82. minutuan. C.D. Elgoibarreko talde nagusiak zauriak sendatzeko partida aproposa jokatuko du zapatu honetan Mintxetan, Ohorezko Erregional Mailako liderra den Touring taldea izango baitute aurkari, 16:30ean hasiko den neurketan. Errenteriako futbol taldeak 39 puntu ditu sailkapenean, eta bigarren dagoen Haundik 35 puntu ditu. Hortaz, lidertzara hurbiltzeko hiru puntu garrantzitsu izango ditu jokoan Pablo Turrillasen taldeak. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Eibar (35 puntu) eta laugarrengoan dagoen Mondra (31 puntu) taldeekiko aldea handitzeko ere partida garrantzitsua izango da.

C.D. Elgoibarrek Haundin jokatzeko fitxaketa baten berri ere eman du azken egunotan. Lur Bereziartua eskuin hegaleko defentsa fitxatu dute, orain arte Anaitasuna taldean aritu den eibartar gaztea. Hala, urte amaieran fitxatu zuten Julen Barruetabeña ondarruarrarekin batera, bigarren itzulirako taldea indartu dute.

2022 01 25 haundi fitxaketa lur bereziartua

C.D. Elgoibar kirol taldeko gainerako taldeei dagokionez, Emakumeen talde nagusiak Oiartzunen lortutako garaipena nabarmendu behar da. Elgoibartarrak 1-2 gailendu ziren. Erregional mailako gizonz taldeak ere garaipen argia lortu zuen etxean, Intxurreren aurka. Hona C.D. Elgoibarko taldeek joan den asteburuan lortutako emaitzak:

  • MONDRAGON   1-0   HAUNDI
  • OIARTZUN   1-2   EMAKUMEAK NAGUSIAK
  • ERREGIONALA   5-1  INTXURRE
  • BURUMENDI   0-5   OHOREZKO JUBENILAK
  • REAL UNIÓN   9-3   JUBENILEN 1.MAILA
  • 1.MAILAKO KADETEAK   3-1   ARRASATE
  • KADETE NESKAK   3-2   GOIERRI GORRI

Hona C.D. Elgoibarko taldeek asteburuan etxean jokatuko dituzten partidak:

  • HAUNDI - TOURING (Larunbata, 16:30)
  • EMAKUMEAK NAGUSIAK - ASTIGARRAGAKO MUNDARRO (Igandea, 15:30)
  • OHOREZKO JUBENILAK - AMAIKAK BAT (Igandea 17:45)
  • 1.MAILAKO JUBENILAK - INTERNACIONAL  (Larunbata 18:30)
  • INFANTIL TXURIA - ANTZUOLA (Larunbata 11:00)
  • ALEBIN NESKAK TXURIA - ARIZMENDI (Igandea)
  • FUTBOL ESKOLA MUTILAK 2011 - BERGARA (Igandea)
  • FUTBOL ESKOLA NESKA ALEBINAK - ZUMAIAKO (Igandea)

*Alebin eta futbol eskolako taldeen ordutegiak finkatu gabe daude oraindik. Horrez gain, oraindik ez dakite ziur kadeteetatik beherako partiduak jokatu ahal izango diren.

∞Lotura duten albisteak: