Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 23 sanlo promozioa CIMDE amaieran taldeaarg BARRENPromozio fasea etxean jokatu duten Sanloko bi taldeek aukerak izan dituzten arren, jubenil nesken CIMDE taldeak bakarrik eskuratu du saria azkenean.

Euskal Ligako bigarren fasean aritzeko promozio faseak jokatu dituzte jubenil mailako zortzi eskubaloi taldek Elgoibarren. Barikutik domekara bitartean aritu dira lehian, Olaizaga kiroldegian neskak eta IMH kiroldegian mutilak. Lehen postua lortu dutenak Euskal Ligako zortzi talde onenekin lehiatuko dira.

Nesken promozio fasean etxeko taldea gailendu da, jokatutako hiru partidak irabazita: Muskiz, Aloña Mendi eta San Adrian taldeei irabazi die CIMDE Sanlok. Barikuan jokatu zuten lehen partidan, CIMDEk 36-12 irabazi zion Muskizi. Zapatuan partida estuagoa jokatu zuten, eta gol bakarreko aldeaz irabazi zioten Oñatiko Aloña Mendi taldeari, 26-27. Hala, gainerako taldeek lortutako emaitzak kontuan hartuta, fasean gailentzeko berdinketa bat nahikoa zuen CIMDEk azken partidan. Aldiz, aurkariak, San Adrian taldeak zazpi goleko errenta behar zuen lehen postua eskuratu eta hurrengo faserako sailkatzeko. Gaur, 12:00etan jokatzekoak ziren partida, baina hiru ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi da, gauean bota duen izotza urtzen hasi denean Olaizaga kiroldegian irten diren itokinen ondorioz. Kantxa sikatu ostean hasi da partida erabakiorra, faseko azkena. Parez pare aritu dira biztaitarrak eta gipuzkoarrak eta bata zein bestea markagailuan alde nabarmenik hartu ezinda ibili dira. Atsedenaldira 15nako berdinketarekin iritsi dira, eta bigarren zatian ere bide beretik joan dira gauzak. Hala, ez da emoziorik falta izan azken jokaldira arte eta gol bateko aldeaz irabazi dute partida etxekoek (27-26).
 • Bi partida irabazi arren sailkapenik gabe
Jubenil mutilen Deca taldea saririk gabe gelditu da, bi partida irabazi dituen arren. Zumaiako Creados Pulpo taldearen aurka jokatu zuten lehen partidako emaitza erabakigarria izan da. Emozioz beteriko partida jokatu zuten, eta IMHko harmailetan ez zen nabari kanpoan egiten zuen hotzik, zaleak bero-bero jarri baitzituen bi taldeen arteko neurketa estuak. Zumaiarrak ibili ziren aurrea hartuta markagailuan, baina Decakoek hainbatetan berdindu zuten partida. Azken txanpan, baina, abantaila txiki bat lortu zuten Pulpokoek eta amaierara arte eutsi zioten. 25-27 izan zen azken emaitza. Esan bezala, Decak irabazi egin zituen hurrengo bi partidak: 40-23 Beltzagorri Santutxuren aurka, eta 30-33 Trapagaranen aurka; baina, Pulpok ere irabazi egin zituen gelditzen zitzaizkion neurketak, hirugarrena gaur, Decak eta Trapagaranek jokatu duten partidaren aurretik; eta hala, jokatutako hiru partidak irabazita, Euskal Ligako bigarren faserako sailkatzea lortu dute zumaiarrek.

Sanloren webgunean ikus ditzakezue asteburuan Elgoibarren jokatutako bi promozio faseetako emaitzak eta Sanloko gainerako taldeek lortu dituzten emaitzak.

 

2022 01 23 sanlo promozioa CIMDE BARREN jaurtiketa

2022 01 23 sanlo promozioa CIMDE BARREN 1

2022 01 23 sanlo promozioa CIMDE BARREN jaurtiketa2

2022 01 23 sanlo promozioa Deca BARREN

2022 01 23 sanlo promozioa deca jaurtiketa BARREN

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza