Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 19 Deca jubenilak mut sanlo eskubaloia elgoibarEuskadiko Eskubaloi Txapelketaren azken fasera sailkatzeko promozio txapelketa etxean jokatuko dute CIMDE eta Deca taldeek.

Izan ere, Sanlo eskubaloi taldeak antolatuko du Euskadiko txapelketako jubenil mailako promozio fasea, neskena zein mutilena, Euskal Eskubaloi Federazioaren laguntzarekin. Hala, zortzi talde arituko dira lehian, barikutik domekara bitartean, Elgoibarren: Olaizaga kiroldegian neskak eta IMH kiroldegian mutilak. 

Jubenil nesken CIMDE Sanlo taldeak Muskiz taldea izango du aurkari lehen partidan, barikuan, 17:45ean. Zapatuan Oñatiko Aloña Mendiren aurka jokatuko du (10:00) eta hirugarren eta azken partidan, domekan, San Adrian taldearen aurka jokatuko dute (12:00). Deca Sanlo mutilen jubenil taldeak, berriz, Creados Pulpo Zumaiako taldearen aurka jokatuko du promozioko aurreneko partida, barikuan, 19:30ean, IMHn. Zapatuan Beltzagorri Santutxu taldea izango dute aurkari (12:00) eta azken neurketan Trapagaran (12:00). Bai nsken eta bai mitilen promozio fase honetan, talde irabazleak sailkatuko dira Euskadiko Eskubaloi Txapelketaren azken faserako.

Partidak ikusteko aforoa mugatua izango da, eta COVID-19 ziurtagiria erakutsi beharko da kiroldegietan sartzeko. Bi promozio fase hauetaz gainera, Sanloko gainerako taldeek ere jokatuko dituzte euren partidak asteburu honetan, horietako askok etxean. Hala, guztira 17 eskubaloi partida jokatuko dituzte asteburuan Elgoibarren. (Hona partiden ordutegiak sanlo.net webgunean)

2022 01 19 CIMDE jubenilak sanlo esjkubaloia elgoibar

2022 01 19 promozio fasea jubnilak elgoibar sanlo kartela

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza