Igoa eta Arbizu nafarrak gailendu dira San Anton Pilota txapelketan

Barren.eus 2022ko urt. 15a, 19:06

San Anton Pilota Txapelketaren 28. ekitaldiko bi finalak, promesa eta senior mailatakoak jokatu zituzten bariku gauean Ikastolako frontoian.

Promesa mailako finala jokatu zuten lehenik eta Aimar Egigurenek eta Martxel Iztuetak osatutako bikoteak 22-15 irabazi zion Unai Amianok eta Ugartemendiak osatutakoari. Egiguren aurrelari azpeitiarrak eta Iztueta tolosarrak osatutako bikoteak hobeto hasi zuen finala eta aurkariek egin zituzten zenbait huts probestuz, errenta polita lortu zuten markagailuan. Partidaren bigarren zatian aldea murriztea lortu zuten Amianok eta Ugartemendiak, baina ez zuten partida iraultzerik lortu. Martxel Iztueta atzelaria aukeratu zuten finaleko pilotaririk onena (ikus sari banaketan).

Senior mailako partidak ez zuen kolorerik eduki, edo beste batera esanda, kolore bakarra izan zuen, gerriko urdina jantzi zuten Igoa eta Arbizu nagusitasunez gailendu baitziren. Zazpi tantoan laga zituzten Mata eta Morgaetxeberria. Azken honek, Morgaetxeberria amorebietarrak, promesa mailako txapela jantzi zuen 2020an jokatu zen San Anton Txapelketan, orain arte jokatu zuten azkenengoan, iaz ez baitzen egon lehiarik, pandemia dela-eta. Hala, ezin izan zuen maila nagusiko txapela ere etxera eraman. Finaleko pilotari onena aukeratu zuten Irurtzun elkarteko Aaron Arbizu eta Oberena elkarteko ordezkari Josu Igoak, biak Etxarri Aranazkoak, bikote sendoa osatu zuten, eta uneoro menpean eduki zituzten aurkariak. Nagusi izan ziren atzeko koadroetan zein aurreko koadroetako jokaldietan.

2022 01 14 san anton pilota finalak seniorrak barren saribanaketa

2022 01 14 san anton pilota finalak promesak

2022 01 14 san anton pilota finalak promesak 1

2022 01 14 san anton pilota finalak seniorrak barren

2022 01 14 san anton pilota finalak seniorrak barren 2

2022 01 14 san anton pilota finalak seniorrak barren 3

∞Lotura duten albisteak: