Amaitu dituzte Basarteko skate parkea handitzeko lanak

Barren.eus 2022ko urt. 14a, 11:02

Handitze lanak amaituta, Basarteko skate park guneak 130 metro koadro inguru gehiago ditu orain.

Patinatzeko ‘street’ pista bat eraiki dute, pista lau bat, hiru plano inklinatu berri, zintarri bat eta baranda bat ere ipini dute trukoak egiteko. Erabiltzaileen eskaerari erantzunez,Street pista berria lehenagotik zegoen bowl erako pistarekin ere lotu dute.

Skate parkearen ingurua ere eraberritu du Udalak. Picnic gune bat sortu dute, plastiko birziklatuz egindako bi mahai jarrita, bi zakarrontzi eta pertsonentzako eta txakurrentzako ura edateko egokia den iturri bat ere ipini dute. Udaletik jakinarazi dutenez, 30.000 euroko inbertsioa (BEZ gabe) egin dute skate parkea handitu eta eraberritzeko. Zut Skateparks enpresak egin ditu lanak, 2018an parkea eraiki zuen enpresak.

Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek euren botuekin aukeratutako bost proiektuetako bat izan zen hau.

2022 01 14 skate park basarte handitzea amaituta 2

2022 01 14 skate park basarte handitzea amaituta 1

2022 01 14 skate park basarte handitzea amaituta picnic

2022 01 14 skate park basarte handitzea amaituta orokor

∞Lotura duten albisteak: