Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak tamayo torres pozik barrenEuren adineko saltakari onenekin, edo seniorretako lasterketetan munduko kros saltakari onenekin batera lehiatzeko aukera ematen die Mugertza krosak herriko antxitxikariei, baina aurten ohikoa baino atleta elgoibartar gutxiago aritu dira lehian.

Izan ere, alebinen eta infantilen lasterketak bertan behera laga zituzten azken orduan, pandemia dela-eta, eta ezin parte hartuta gelditu ziren Mintxeta Atletismo Taldeko alebin eta infantil mailako korrikalariak. Alabaina, izan zen Elgoibarko antxintxikaririk jokatu ziren zortzi lasterketetan. Zazpi, hain justu ere.

Mintxeta taldeko Nere Arregi eta Laiene Iraolagoitia kadete mailako lasterketan aritu ziren, 16 urtez azpikoenean. Arregi 11. postuan sailkatu zen eta 43. postuan Iraolagoitia. Helene Zubizarreta, berriz, jubenil mailako emakumezkoen lasterketan lehiatu zen eta 45. postuan gurutzatu zuen helmuga marra. Aurten Orioko Kamel Ziani taldean diharduen Anwar El Hassouni Benaissak gizonezkoen jubenil mailan korritu zuen eta 36. postuan sailkatu zen.
Azkenik, senior mailako gizonezkoetan hiru elgoibartarrek hartu zuten parte. Super Amara BAT taldea ordezkatu zuen Mikel Agirrebeña 53. postuan sailkatu zen eta Mintxeta taldea ordezkatu zuten Joseba Tamayo eta Igor Torres, 62. eta 63. postuean helmugaratu ziren, hurrenez hurren, sailkapeneko azken bi postuetan. Ozta ozta lortu zuten proba amaitzea, Kimeli irabazleak gutxigatik ez baitzituen harrapatu azken luzean, eta hala izanez gero proba lagatzera behartuta zeuden. Garaipen bat baino gehiago ospatu zuten Tamayok eta Torresek azken itzulia egiteko helmuga marra gurutzatu zutenean, metro batzuk atzerago baitzetorren Kimeli, bere azken metroetan.

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak helene zubizarreta mintxeta at jub

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak joseba tamayo mikel agirrebena

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza