Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 28 idi gazteak elgoibar gabonak Egur sport ibon errazu 2Idi kintopekoen V. Saizar Idi Dema Txapelketa jokatuko dute urtarrilaren 17an, San Anton Egunean, Sigmako probalekuan. Gipuzkoako Kintopeko Ligako hiru idi pare onenak lehiatu dira Elgoibarren, Ligako finala izango baita.

Oliden (Orio), Bixkiak (Errezil) eta Olatzar eraikuntzak (Lezo) dira finalean lehiatuko direnak. 21:00etan hasiko da uztarri onenen arteko lehia. 1.700 kiloko harriarekin aritu beharko dute idi pareek. Pisaketa, berriz, ohi bezala goizean izango da. 1.140 kilo pisatu beharko dituzte idi pareek; hortik gorako kilo bakoitzeko, kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute abereek. Irabazleak 1.400 euro, mantak, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu, 1.200 euro bigarrenak eta 1.000 euro hirugarren sailkatzen denak.

Gipuzkoako bost idi dema elkartek antolatzen dute idi gazteentzako txapelketa hau: Sigmako probaleku elkartea, Gaztetandik, Aiako Idi Probak Elkartea, Aipe Aizarnazabalgo Probazale Elkartea eta Azkoitiko Jo Ta Txikiu Idiproba Elkartea. Saizar sagardotegia da Ligako babeslea.

2022 01 12 saizar idi denak elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza